archivo de blog

viernes, 11 de mayo de 2012

Bruselak ofizialki izendatu du Donostia Europako Kultura Hiriburu 2016rako.

DONOSTIA 2016 Donostia ofizialki Europako Kultura Hiriburu da Bruselak ofizialki izendatu du Donostia Europako Kultura Hiriburu 2016rako. 10/05/2012 12:22:00 Udal Gobernuak eta Donostia 2016 egitasmoko hainbat kideak, eguerdian egin duten agerraldia. (Amaia EREÑAGA) DONOSTIA-. Donostiako Udalak jakitera eman duenez, Bruselak ofizialki izendatu du hiriburua Europako Kultura Hiriburu 2016rako. Donostiako alkate, Juan Karlos Izagirrek, Udal talde politiko guztien ordezkariekin, 2016ko Bulegoko kidegoarekin eta baita beste instituzio eta erakundeetako ordezkariekin ere ospakizunean oinarritu den agerraldia egin du eguerdian Donostiako Udalean. Bertan izan dira, besteak beste, Lakuako Kultura sailburu, Blanca Urgell, Aldundiko Kultura diputatu, Ikerne Badiola, 2016 Bulegoko koordinatzaile, Eva Salaberria, eta egitasmoko aholkulari, Santi Eraso. Izagirrek bere esker ona adierazi die nazioarteko instituzioei, baita Donostia 2016 proiektua aurrera atera dutenei ere. Bere iritziz, Europako Kultura Hiriburu izatea "erronka handia" da, baina "aukera handia" ere bada. "Hiritartasuna onuragarria izango da hiri honentzat, eta baita herrialdearentzat ere. Gure kultura eta gure hizkuntza ezagutzera emateko baliagarri izango da", nabarmendu du. Ildo horretatik gogorarazi du egitasmoaren oinarri nagusia parte hartzea izango dela, eta, beraz, nahi duen oro Olatu Talka jaialdian parte hartzera gonbidatu du (maiatzaren 11tik 13ra), proiektua bere egin dezaten Donostiako hiritarrek eta euskal herritarrek orokorrean.

1 comentario:

  1. Bruselak ofizialki izendatzea Donostia Europako Kultura Hiriburua garrantzitsua da,hori zer esan handia dauka

    ResponderEliminar