archivo de blog

martes, 22 de mayo de 2012

seme-alabekin jolastu behar da

GURE SEME-ALABEKIN JOLASTU Egunean zehar haurrekin jolasteko tartea izatea haren garapenean elikadura bezain garrantzitsua da. Hala ere, gure seme-alabekin jolastea ez da lan erraza. Gurasoentzat aspergarria da batzuetan eta eguneroko bizitzan aparteko ahalegina eskatzen die, gero eta estres gehiago eta denbora librea urria nagusi diren garai honetan. Hiru urte bete arte jolasa oso garrantzitsua da, izan ere garai horretan haurrek euren artean ez dute horrenbeste jolasten -hasieran txikiegiak direlako eta ondoren jolasaren mundua deskubritzeko gurasoak nahiago dituztelako. Ildo honi jarraituz, ikasketa askok erakusten dute haurtzaroan jolasa batasunaren oinarri bihurtu duten familiek nerabezaroan arazo gutxiago izan dituztela. Baina oso asmo onak eduki daitezke eta jolasa erakargarri eta onuragarri nola bihurtu ez jakin. Lehenengo urtean Jarrera ludikoak haurra jaiotzen denetik hor daude. 8 hilabete bete arte gorputza du jostailu eta batzuetan baita bere arreta bereganatzen duen oso gertuko gauzaren bat ere. 9 hilabetetik aurrera, eskuz atzeman dezakeen guztia da jostailua eta harengan eragin dezakeela konturatzen denean, ekintza behin eta berriz errepikatzen du. Gurasoen funtzioa • Gurasoek erabateko konfiantza izan behar dute haurrak jolasteko duen gaitasunean eta iniziatiba eskaini behar diote. • Haurrari begiratu behar diote jolasa zertan den ulertu arte. Ulertzen ez bada, imitatu. • Altuera berean jolasten saiatu behar dugu beti, nola lurrean hala mahaian. • Beraiekin jolastea aurreikusi dugun denbora errespetatzea garrantzitsua da. Egunean zehar ordu erdi baino ez bada, horretara soilik egon behar da. Haurrak ere ezin ditu beste behar batzuk eduki, gosea edo logura, esate baterako. • Beharrezkoa bada, orientabideak eman daitezke jolasean, baina inoiz ez da araurik inposatu behar. Ezer gutxirako balio du. Jolasak • Imitazioa oinarrizkoa da. Minutuak igaro ditzakete soinuak, txaloak eta mugimendu errazak errepikatuz. • Hamabi hilabete inguru izandakoan, haur handiagoekin lau hanketan ezkutaketan eta harrapaketan jolastea gustatzen zaie gehien. • Pilotari begiratzen die arretaz, etorkizuneko jolas askotan lagunduko diena. Pilotak nahikoa handia izan behar du, ahoan ez kabitzeko modukoa. • Kaxa batean gauzak sartu eta ateratzea oso dibertigarria iruditzen zaie, beraiei begira egonez gero batez ere eta zuzen egindakoan euren arrakasta aitortuz. Jostailuak • Gurasoak dira lehenengo hilabeteetan jostailurik onena, nahiz eta topikoa iruditu. • Egunek aurrera egin ahala, ordura arte segundo bakarreko arreta baino merezi izan ez duten opariak euren jakingura pizten hasten dira, baina oraindik ere arin aspertzen dira haiekin.

1 comentario:

  1. Egunean zehar haurrekin jolasteko tartea izatea haren garapenean elikadura bezain garrantzitsua da.
    Nor arduratzen da jolastu ez duelako?biberoia ez badu hartzen bai,arduratzen gara, baina gurasoak haurrak behar duten denbora eskaintza ezagatik.... gutxiengoa arudratzen da.
    Autoebaluazio bat egin behar dugu eta kontziente izan ea egin ahal dugun guztia egiten dugun.

    ResponderEliminar