archivo de blog

martes, 22 de mayo de 2012

seme-alabekin jolastu behar da

GURE SEME-ALABEKIN JOLASTU Egunean zehar haurrekin jolasteko tartea izatea haren garapenean elikadura bezain garrantzitsua da. Hala ere, gure seme-alabekin jolastea ez da lan erraza. Gurasoentzat aspergarria da batzuetan eta eguneroko bizitzan aparteko ahalegina eskatzen die, gero eta estres gehiago eta denbora librea urria nagusi diren garai honetan. Hiru urte bete arte jolasa oso garrantzitsua da, izan ere garai horretan haurrek euren artean ez dute horrenbeste jolasten -hasieran txikiegiak direlako eta ondoren jolasaren mundua deskubritzeko gurasoak nahiago dituztelako. Ildo honi jarraituz, ikasketa askok erakusten dute haurtzaroan jolasa batasunaren oinarri bihurtu duten familiek nerabezaroan arazo gutxiago izan dituztela. Baina oso asmo onak eduki daitezke eta jolasa erakargarri eta onuragarri nola bihurtu ez jakin. Lehenengo urtean Jarrera ludikoak haurra jaiotzen denetik hor daude. 8 hilabete bete arte gorputza du jostailu eta batzuetan baita bere arreta bereganatzen duen oso gertuko gauzaren bat ere. 9 hilabetetik aurrera, eskuz atzeman dezakeen guztia da jostailua eta harengan eragin dezakeela konturatzen denean, ekintza behin eta berriz errepikatzen du. Gurasoen funtzioa • Gurasoek erabateko konfiantza izan behar dute haurrak jolasteko duen gaitasunean eta iniziatiba eskaini behar diote. • Haurrari begiratu behar diote jolasa zertan den ulertu arte. Ulertzen ez bada, imitatu. • Altuera berean jolasten saiatu behar dugu beti, nola lurrean hala mahaian. • Beraiekin jolastea aurreikusi dugun denbora errespetatzea garrantzitsua da. Egunean zehar ordu erdi baino ez bada, horretara soilik egon behar da. Haurrak ere ezin ditu beste behar batzuk eduki, gosea edo logura, esate baterako. • Beharrezkoa bada, orientabideak eman daitezke jolasean, baina inoiz ez da araurik inposatu behar. Ezer gutxirako balio du. Jolasak • Imitazioa oinarrizkoa da. Minutuak igaro ditzakete soinuak, txaloak eta mugimendu errazak errepikatuz. • Hamabi hilabete inguru izandakoan, haur handiagoekin lau hanketan ezkutaketan eta harrapaketan jolastea gustatzen zaie gehien. • Pilotari begiratzen die arretaz, etorkizuneko jolas askotan lagunduko diena. Pilotak nahikoa handia izan behar du, ahoan ez kabitzeko modukoa. • Kaxa batean gauzak sartu eta ateratzea oso dibertigarria iruditzen zaie, beraiei begira egonez gero batez ere eta zuzen egindakoan euren arrakasta aitortuz. Jostailuak • Gurasoak dira lehenengo hilabeteetan jostailurik onena, nahiz eta topikoa iruditu. • Egunek aurrera egin ahala, ordura arte segundo bakarreko arreta baino merezi izan ez duten opariak euren jakingura pizten hasten dira, baina oraindik ere arin aspertzen dira haiekin.

ondo ez ikustearen ondorioak

Ongi ez ikusteak eskola-emaitzetan ditu eraginak Haurraren ikusmen-osasuna Eskola porrot asko (%15 - %30) ikusmen-arazoengatik gertatzen dira Faktore bat baino gehiagok dute eragina behar bezalako eskola-emaitzan. Horietako funtsezko bat ikusmena da, bera baita informazio gehien (%90, hor nonbait) jasotzeko darabilgun zentzumena. Madrilgo Ikusmen Zientzietako Institutuaren (INCIVI) Fundazioak aresti eginiko azterketa baten arabera, eskola porrot asko (%15 - % 30 artean) ikusmen alorreko arazoengatik gertatzen dira. Kaligrafia txarra, ortografi akatsak eta irakurtzeko zailtasunak, besteak beste, fokatze edo pertzepzioarekin zerikusia izaten dute. Esan gabe doa arazo horiek, sendagilearen laguntzarik gabe nekez detekta daitezkeela. Asko-askotan haurra kexatzen ez bada ere, jarrera eta jokaera zenbaitek arazoa ote dagoen, susmoa piztu diezagukete. Zerbait ongi ez doan seinale... • Zoaz aldizka-aldizka okulistagana, haurrak hiru urte betetakoan, lehenago arazorik atzeman ez bazaio edo familiakoek ikusmen-arazoen aurrekinik agertu badute. • Gogoan izan betaurrekoen premia duen baina erabiltzen ez dituen umeak, azkenean, munduarekiko ikuspen bihurritua daukala. Arazoak zenbat eta lehenago zuzendu, hainbat eta hobe. • Umeak, aurreneko urteetan, ez ohi digu ikusmen-arazoen berririk ohartarazten. Horrelakoak atzematen laguntzen duen sintoma nagusietako bat, maiz burukominak jasatea da. • Begira ezazu umea telebistara gehiegi hurbiltzen den, begiak nekatuta izateaz kexatzen den, urrutiko zerbait begiratzeko begiak estutzen dituen, korrika egiteko zailtasunak dituen, behaztopa maiz egiten duen, malko ugari darizkion, begietako hazkura nozitzen duen... • Hona beste hainbat sintoma: keinuka maiz egitea, begiak gorri-gorri agertzea, tortikolisa, maiz begitxindorrak agertzea, burua alde batera okertzea edo begia eta eskuaren arteko komunikazioa okerra izatea. • Eskola-umeen artean zerbait ongi ez doan seinale ohikoenak hauek dira: arreta gutxi edo bat ere ez ipintzea, urrutitik irakurtzeko zailtasuna, irakurtzeko eta ikasteko interesa galtzea, mantso irakurtzea, lerroa saltatu edo birritan irakurtzea, hitzak oker ahoskatzea, irakurritakoa gogoan hartzeko gaitasunik eza, idatzi edo irakurtzean aurpegia asko gerturatzea, maiz nekaturik, urduri, haserre agertzea edo bestelako joera okerrak. • Haurra oraino txikia badaukazu, hona haren ikusmena ongi ez dagoela jakinarazten digun sintoma: bere begiek dar-dar egiten dute, motiborik gabe apartatzen dira edo ez diote gurasoen ahotsari edo aurpegiari segitzen. • Kontsulta ezazu espezialistarekin, haurrak hiru urte betetakoan, begiak paralelo ez baditu, begi-erdialdean isla anormalik atzeman baduzu edo begiaren gardentasunaz zalantzarik badaukazu edo, urtea betetakoan, nini bat bestea baino handiagoa badu, edo begiko zuria urdinxka agertzen badu. Telebista eta ordenagailua, behar bezain urruti • Etxeko txikiek bideojokoak eta ordenagailuak erabiltzeari dagokiela, ez da frogatu oraino aparatu horiek ikusmenean alteraziorik eragiten dutenik, horrelakoak baliatzean gertatzen den ikuspen-kontzentrazio hori dela medio, begietan nekea ager daitekeen arren. • Halaz ere, telebista ikusteko eta ordenagailuan lanean aritzean -horien pantailak argitasun handi eta kontraste motelekoak direnez- begiek estresik nozi ez dezaten, hobe da giroko argitasuna apaltzea, pantailan islatzen diren lanpara eta leihoetako distirak suntsituz. • Telebistako pantaila eta begiaren arteko distantzia egokia bizpahiru metrokoa da. • Ordenagailuan lanean aritzeko distantzia egokiena 45 - 55 cm da; pantaila, horizontaletik 10º - 20º-ko angeluan ipini behar da. Maiz atseden hartu behar izaten da, begiak nekerik jasan ez dezan. • Ikasgelako hormen azalerek mate izan behar dute, kolore argikoak. • Ikasteko argirik hoberena, egun argia. Artifiziala baliatzen denean, erabiltzailea eskuina bada, ezkerretan ipiniko da eta haren eskuinean, ezkerra bada. • Idatzi, irakurri edo eskulanak egitean, begia eta objektuaren arteko distantzia egokia 30 - 40 cm. da. Betaurrekoak bai, traumarik ez • Haurraren betaurrekoek eroso eta erresistenteak izan behar dute. • Hamaika betaurreko-modelo bilatuko dituzu merkatuan. Aukerak ugariak direnez, hoberena duzu haurrari hautatzen uztea: berak hartuko du bere aurpegiarekin hobekien konbinatzen duena eta, hitz batez, gustukoena daukana. Betaurrekoak berak erabiliko dituenez, errespeta itzazu bere iritzi eta hautua. • Segurtasun fisikoa dela-eta, egokiena kristal organikoak ipintzea da, beirak hautsi egiten direla kontuan izaki. • Adin batetara iritsita (9 - 11 urtera) haur askok, irudia hobetu nahian, ukipen-lenteak nahiago izaten dituzte. Egokiena, berriz ere, horrelako lenteek agintzen dituzten erabilera eta garbiketa zuzenaz arduratzeko gauza direnean baliatzea, ez lehenago. Trastornorik ohikoenak Espezialisten arabera, eskolan dabiltzan haurren %20 baino gehiagok nozitzen dituzte begietako arazoak, hala nola miopia, hipermetropia, estrabismoa eta beste hainbat. • Miopia. Gaitz hau nozitzen duten haurrek urruti dauden gauzak ez dituzte ongi ikusten. Miopeen sintomak trastorno batzuekin (dislexiarekin, adibidez) nahas daitezke: haur askok, ongi ikusten ez dutenez, arbeletik testuak kopiatzean zenbait letra elkarrekin nahas baititzakete, hala nola p eta q, d eta b, etc. • Hipermetropia. Miopiaren kontrakoa, hain zuzen. Hipermetropeek gertuko gauzak lauso ikusten dituzte. • Astigmatismoa. Gaitz hau nozitzen duten pertsonen kornea kurboagoa da norabidea batean bestean bainoago. Astigmatismoak, oro har, ikuspen lauso eta desfokatua sortarazten du. Normalean herentziaz hartzen da. • Ambliopia edo begi nagia. Ehun haurretik lauk nozitzen dute eta lenteen bitartez ezin zuzen daiteke. Haurraren begi batek edo biek jasan duten ikusmen-galera partziala da. Detektatzen denean zuzen daiteke, beti ere zazpi urteak bete aurretik. Ordurako ez egitekotan, begiak ikusmen ia osoa jasan dezake, behar bezala garatuko ez delako; orduan, pixkanaka-pixkanaka lanean aritzeari utziko dio, pizgarririk ez du hartuko eta, azkenean, ikusteko gaitasunik galduko du. Begi patologia hori haurretan agertzen denez, funtsezkoa da garaiz detektatzea, behar bezalako tratamendua aplika dakion. • Estrabismoa. Begien paralelismoaren galera. Begi bakoitza norabide batera begiratzen du.

viernes, 11 de mayo de 2012

ORAIN ETA BETI, AUPA ATHLETIC

25ean KOPA EKARRIKO DUGU

Hilaren 25ari begira Espainiako Kopakoa jokatuko du orduan Athleticek (22:00), Bartzelonaren aurka. Madrilen izango da partida, Vicente Calderon estadioan. Athleticeko zaleen ilusio eta itxaropenak bertan behera geratu ziren atzo unez batez Europako Ligako finalaren amaieran. Duela 35 urte jokatutako finala gogoan zuten, eta balentria lortzeko gogoz heldu ziren partida ikustera, bai Bukarestera, baita Bilboko nahiz Euskal Herriko herri eta hiritan piztu ziren pantailetan jarraitzera. Hasierako tristura horren ondotik, ordea, guztiek zioten gauza bera: "25ean Kopa ekarriko dugu". Hala, igandean Levanteren aurka Espainiako Ligako partida jokatu ondoren, Espainiako Kopako finalari begira jarriko dira Athleticeko jokalariak. Bartzelona izango dute aurkari, Madrilgo Vicente Calderon zelaian.

Bruselak ofizialki izendatu du Donostia Europako Kultura Hiriburu 2016rako.

DONOSTIA 2016 Donostia ofizialki Europako Kultura Hiriburu da Bruselak ofizialki izendatu du Donostia Europako Kultura Hiriburu 2016rako. 10/05/2012 12:22:00 Udal Gobernuak eta Donostia 2016 egitasmoko hainbat kideak, eguerdian egin duten agerraldia. (Amaia EREÑAGA) DONOSTIA-. Donostiako Udalak jakitera eman duenez, Bruselak ofizialki izendatu du hiriburua Europako Kultura Hiriburu 2016rako. Donostiako alkate, Juan Karlos Izagirrek, Udal talde politiko guztien ordezkariekin, 2016ko Bulegoko kidegoarekin eta baita beste instituzio eta erakundeetako ordezkariekin ere ospakizunean oinarritu den agerraldia egin du eguerdian Donostiako Udalean. Bertan izan dira, besteak beste, Lakuako Kultura sailburu, Blanca Urgell, Aldundiko Kultura diputatu, Ikerne Badiola, 2016 Bulegoko koordinatzaile, Eva Salaberria, eta egitasmoko aholkulari, Santi Eraso. Izagirrek bere esker ona adierazi die nazioarteko instituzioei, baita Donostia 2016 proiektua aurrera atera dutenei ere. Bere iritziz, Europako Kultura Hiriburu izatea "erronka handia" da, baina "aukera handia" ere bada. "Hiritartasuna onuragarria izango da hiri honentzat, eta baita herrialdearentzat ere. Gure kultura eta gure hizkuntza ezagutzera emateko baliagarri izango da", nabarmendu du. Ildo horretatik gogorarazi du egitasmoaren oinarri nagusia parte hartzea izango dela, eta, beraz, nahi duen oro Olatu Talka jaialdian parte hartzera gonbidatu du (maiatzaren 11tik 13ra), proiektua bere egin dezaten Donostiako hiritarrek eta euskal herritarrek orokorrean.

sábado, 5 de mayo de 2012

CARLOS GONZALEZ.

Tengo un bebé de tres meses y me gustaría saber qué puedo hacer para estimularla. Le leo cuentos muy suavemente mostrándole los dibujos del mismo y ella me presta atención, cuando fija su mirada en algún objeto o en mis manos por ejemplo le menciono el nombre del objeto un par de veces captando su atención, le hago masajes después del baño pero no sé que más puedo hacer siendo ella tan chiquita. Respuesta del Dr. Carlos González: Apreciada amiga: No creo que sea buena idea estimular a los bebés. A ver, los bebés reciben estímulos, por supuesto. Y es conveniente y necesario que los reciban. Los bebés ven cosas, oyen cosas, sienten cosas. Los padres acarician a los bebés, les hablan, les cantan. Hoy sabemos que todo eso es bueno para el desarrollo de su cerebro. Pero era igual de bueno cuando no lo sabíamos. Mi madre me cantaba, me acariciaba, y más adelante (cuando yo entendía algo, porque, la verdad, con tres meses...) me contaba cuentos. Pero no decía “voy a estimular a mi hijo”. Lo hacía a veces porque yo lloraba y me quería consolar, otras veces porque yo reía y me quería disfrutar. Si usted hace eso mismo, lo que han hecho las madres durante millones de años, sólo que ahora, en vez de llamarle “cantar” o “mecer”, le llama “estimular”, pues muy bien, llámele como quiera. Pero para eso no necesita preguntar a ningún “experto” qué más puedo hacer. Créame, todas las madres que en el mundo han sido lo han sabido hacer la mar de bien. Pero si al cambiar el nombre intenta también cambiar el contenido, si en vez de pensar “voy a consolarla/entretenerla/calmarla/mimarla/jugar con ella” piensa “voy a estimularla, voy a hacer una serie de técnicas que la volverán muy inteligente”, entonces está haciendo una cosa distinta (fíjese en que tradicionalmente las madres no querían estimular a sus hijos, sino todo lo contrario, calmarles y dormirles), una cosa nunca antes experimentada, una cosa tal vez peligrosa. Peligrosa, porque lo que era un placer puede convertirse en una obligación, tanto para usted como para su hija. Peligrosa, porque corre el riesgo de esperar, incluso exigir, que su hija le de algo a cambio: que esté atenta, que se vuelva más inteligente... Mi madre no hizo nada para que yo me volviera inteligente, porque ya sabía, con absoluta certidumbre, desde el mismo día en que nací, que yo era el niño más listo del mundo. Y el más bueno, y el más guapo. Para eso están las madres