archivo de blog

viernes, 11 de mayo de 2012

25ean KOPA EKARRIKO DUGU

Hilaren 25ari begira Espainiako Kopakoa jokatuko du orduan Athleticek (22:00), Bartzelonaren aurka. Madrilen izango da partida, Vicente Calderon estadioan. Athleticeko zaleen ilusio eta itxaropenak bertan behera geratu ziren atzo unez batez Europako Ligako finalaren amaieran. Duela 35 urte jokatutako finala gogoan zuten, eta balentria lortzeko gogoz heldu ziren partida ikustera, bai Bukarestera, baita Bilboko nahiz Euskal Herriko herri eta hiritan piztu ziren pantailetan jarraitzera. Hasierako tristura horren ondotik, ordea, guztiek zioten gauza bera: "25ean Kopa ekarriko dugu". Hala, igandean Levanteren aurka Espainiako Ligako partida jokatu ondoren, Espainiako Kopako finalari begira jarriko dira Athleticeko jokalariak. Bartzelona izango dute aurkari, Madrilgo Vicente Calderon zelaian.

1 comentario:

  1. Espero dugu 25ean irabaztea, jokalarien eta afizionatuen pozarako!Aupa Athletic!!!
    Polita da ikustea nahiz eta krisia egon, afizioa hor gaudela, eta kluberako, turismorako(tabernak, jatetxeak, hotelak....) sarrera ekonomiko garrantzitsuak egongo dira, beraz anima zaitetze eta goazen guztiok Athletic animatzera

    ResponderEliminar