archivo de blog

lunes, 19 de marzo de 2012

JOLASEN GARRANTZIA



Maite Garaigordobil, psikologoa eta jolasaren ikertzailea
:  

"Helduarentzat lanak duen balio bera du

jolasak haurrarentzat"
  
 Jolasa oso gauza serioa da. Halaxe uste du Maite Garaigordobil psikologoak: "Bizi-beharrizan bat da, eta ezinbestekoa giza garapenean". Txikitan irakasle izatera jolasten ziren, eta, aitortzen duenez, horrexegatik maite du hainbeste irakaskuntza (egun, Euskal Herriko Unibertsitatean ari da irakasle eta ikertzaile). Jolas kooperatiboen inguruko ikerketak dira, besteak beste, haren lan esparrua, non haurrak ez diren jolasten irabazteko, ezpada elkar laguntzeko. Ikerketa horiei esker, bitan irabazi du Hezkuntza Ikerketaren Espainiako Sari Nazionala.
Jolasak zer garrantzi du haur baten nortasuna osatzeko orduan?
Jolasa oso garrantzitsua da gizakiaren nortasuna osatzen laguntzeko. Bizi-beharrizan bat da jolasa, eta esango nuke ezinbestekoa dela giza garapenean. Gorputza eta zentzumenak garatzen laguntzen du, baita pentsamenduaren gaitasunak eta haurraren sormena ere. Indar handiko tresna da, komunikatzeko, sozializatzeko eta garapen morala lantzeko; horrez gain, emozioak adierazteko eta kontrolatzeko tresna ere bada, oreka psikikoaren eta buru osasunaren lagungarri.
Jostailuak ere sartzen dira hor?
Aspalditik badakigu jolasa eragile dela haurrak hazteko, eta jostailua zera da, jolasaren euskarri. Jolasak du garrantzia, jostailua tresna baino ez da funtsean, jolasaren laguntzaile.
Haurtzaroko jolasek zenbateraino eragin dezakete helduaroko jokabideetan?
Zalantzarik gabe, jolasen bidez ikasten dugun hori ez da geratzen jolasaren eremuan, orokortu egiten da, eguneroko bizitzako beste egoera batzuetara hedatzen da, eta unean uneko jokabidean eta etorkizunekoan ere islatzen da. Jolasak lanerako ere prestatzen gaitu.
"Lehiakortasunak zapuztu egiten du dibertsioa eta jolasaren plazera, egoerarik gehienetan, gainera"
Jolasa, beraz, kontu serioa da?
Jolasa jarduera serioa da. Jolasean dabiltzan haurrei erreparatzen badiegu, deigarria izaten da zein serio ari diren ikustea. Berdin du hareazko flan bat egiten ari diren, ontziekin eraikitzen, itsasontzietara jolasten edo zaldiarekin... bere baitara bilduta egoten dira, heldu bat lanean ari denean bezain kontzentratuak. Helduarentzat lanak duen balio bera du jolasak haurrarentzat; jolasean bere nortasuna baieztatzen du, eta zerbait ongi egiten duenean, harro sentitzen da, heldu bat lanean bezalaxe. Jolasa proba bat izaten da haurraren nortasunarentzat, eta horregatik da gauza serioa. Jolasean zerbait ongi egiten duenean, autoestimua hobetzen du, haurrak bere nortasuna baieztatzeko erabiltzen duen mekanismoa da.
Zu jolas kooperatiboen aldekoa zara, ez lehia-jolasen aldekoa. Zergatik?
Jolas kooperatiboek eskatzen dute laguntza eman eta hartzea helburu beraren alde. Ikerketek erakusten dutenez, jolas mota horien bitartez, komunikazioa sustatzen da, mezu baikorrak ugaritu egiten dira taldeko kideen artean eta mezu ezkorrak gutxitu egiten dira; jarrera prosozialak ere ugaritu egiten dira (laguntzea, elkarrekin aritzea, elkarrekin banatzea...) eta berdinen arteko elkarreraginean sortzen diren jarrera asertiboak ere bai; gelako jardueretan parte hartzera bultzatzen ditu haurrak, eta talde barneko loturak sendotzen ditu (gela barruko giroa edo klima soziala hobetu egiten du, eta nork bere burua eta besteak ikusteko modua ere bai); jarrera sozial ezkorrak, aldiz, gutxitu egiten dira (oldarkortasuna-egoskorkeria, geldotasuna-uzkurtasuna, estutasuna-herabetasuna).
Zein ezaugarri dituzte jolas mota horiek?
Lehenik eta behin, parte-hartzea. Taldeko kide guztiek parte hartzen dute, inor ez dute kanporatzen eta inork ez du galtzen; helburua da talde-helburuak lortzea, eta horretarako, kide bakoitzak izaten du zeregin bat, jolasarentzat beharrezko den zeregin bat. Beste ezaugarri bat izaten da lagunarteko komunikazioa eta elkarreragina. Beste bat da kooperazioa edo lankidetza: laguntza emateak eta hartzeak dauka lehentasuna, guztiek helburu beraren alde egiteko. Lehia-jolasetan ere, jokalarien helburuek izaten dute zerikusia elkarrekin, baina baztertzaileak dira, eta parte-hartzaile batek helburua lortuko du soilik besteek lortzen ez badute. Fikzioa eta sormena ere badira jolas mota horren ezaugarri, eta, azkenik, ongi pasatzea.
Zein onura dakarte?
Jolas kooperatiboetan, ez dago zertan beldurrik eduki huts egiteari, ez dago zertan estutu porrot egin dugulako, hori guztia desagertu egiten da jolas mota horretan; aldiz, jokalariei bultzada ematen diete beren buruengan konfiantza edukitzeko, pertsona onargarri eta duintzat hartzen dituztelako. Sentimendu horiei esker, autoestimu handia edukitzeko moduan egon daitezke, eta hori beharrezkoa da nortasunaren garapen harmonikoa izateko. Gainera, jolas egiteko modu berri honetan, neska-mutilen balioa ez dute puntuek suntsitzen, eta, ondorioz, baikorrago begiratzen diote jarduerari berari eta jolaskideei. Gauzak elkarrekin banatzen eta elkar laguntzen ikasten dute parte-hartzaileek, besteekin harremanetan egoten, besteen sentimenduak aintzat hartzen eta guztiek helburu beraren alde egiten.
Zer lortzen da jolasari lehia kenduta?
Lehiakortasunak zapuztu egiten du dibertsioa eta jolasaren plazera, egoerarik gehienetan, gainera. Izan ere, lehian ari direnean, jokalariak ez dira ari ongi pasatzeko, ezpada sari bat lortzeko, eta galtzeko beldurrak tentsioa sortzen du, eta tentsioak ez du uzten ongi pasatzen. Parte-hartzaileak kanporatzen edo zigortzen dituzten jolasek, huts egin dutelako edo besteak bezain trebeak ez direlako, horiek hondatu egiten dute autoestimua, jendea baztertuta sentitzen delako. Gainera, norbait kanporatzen denean, ez zaio aukerarik ematen esperientzia gehiago har dezan eta gehiago trebatu dadin; hau da, trebezia gutxien dutenei ez zaie aukerarik ematen hobetzeko.
Baina ez da erraza halako jolasak aurkitzea, non denak diren garaile eta inork ez duen galtzen.
Ez da hain zaila ere. Batzuetan aski da lehia-jolasen arauak zertxobait aldatzea; hori egin, eta jolas kooperatibo bat eduki dezakegu erraz-erraz. Aulkien jolas tradizionalean, adibidez, aulki bat kentzen da txanda bakoitzean, eta kanporatu egiten da aulkirik gabe geratzen dena. Aulki-jolas kooperatiboan, aldiz, ez dugu kanporatzen jolaskiderik, soilik aulkiak kentzen ditugu, eta geratzen diren aulkien gainean esertzen dira guztiak, batzuk besteen gainean. Jolas tradizionala bezain zirraragarria da, eta ez hura bezain frustragarria inondik ere, sekula ez delako inor kanporatzen, eta denek jarrai dezaketelako jolasten.
Jolasetan elkarlan gehiago badago eta lehia gutxiago, helduen artean ere elkarlan gehiago eta lehia gutxiago ikusiko dugu?
Zalantzarik gabe, jolasek balioak dauzkate eta irakatsi ere egiten dituzte.
Gure gizartea oso lehiakorra da. Haurrek ez ote dute ikasi behar eremu horretan ere moldatzen, lehiaren eremuan alegia?
Lehiakorra ez ezik, oldarkorra eta bortitza ere bada gure gizartea, baina horrek ez du esan nahi jokabide horiek sustatu behar ditugunik gazteen artean. Gizakiok lankidetzarako gaitasunari esker egin dugu aurrera, elkarlanari zor diogu, neurri handian, gure bilakaera.
"Bizi-beharrizan bat da jolasa, eta esango nuke ezinbestekoa dela giza garapenean"
Lehiakortasuna, berez, txarra dela esango zenuke?
Gizakiok oso ongi sentitzen gara inoiz lortu gabeko helburuak lortzen ditugunean. Geure burua hobetu nahi izatea da hori; aurrera egitea eskatzen du horrek, eta hori ona da. Lehian ari garenean, ordea, ongi sentitzen gara guk zerbait lortu bai, baina besteek lortzen ez dutenean; orduan soilik. Hori txarra da, besteen porrotetik lortzen baitugu gu ongi sentitzea.
Zure ikerketa lanetan esaten duzu jolas kooperatiboen bidez lor litekeela aurre egitea ikastetxeetako bortizkeriari. Aukera egokia litzateke, beraz, eskola jazarpenaren arazoari edo 'bullying' delakoari aurre egiteko?
Heziketa ziklo osoan jolas kooperatiboak txertatzeko programak lantzea prebentzio-estrategia ona izan daiteke, baina bullying-a desagerrarazteko, bestelako ekintza osagarri batzuk jarri behar dira abian, eskola jazarpenaren atzean askotariko arrazoi edo faktoreak egoten baitira.
Zein dira aipagarrienak?
  Haurren eta nerabeen jarrera bortitza ugaritu egin da azken urteetan, eta faktore askok izan dute zerikusia horretan, familia arlokoek, gizarte arlokoek eta hezkuntza arlokoek. Haur eta nerabe bortitzen familia-testuingurua oldarkorra izan ohi da, edo familia desegituratuak izan ohi dira, edo dena libre uzteko joera nagusitu izan da, eta ez dago mugarik, ez dago araurik edo arauak ez dira ez argiak, ez egonkorrak eta ez koherenteak, eta seme-alabei ez dizkiete transmititzen balio etiko-moralak, eskolaren gain uzten baitute seme-alabak hezteko ardura guztia. Gurasoek etxetik kanpo egiten dute lana, denbora gutxi igarotzen dute seme-alabekin eta saihestu egiten dute balioak transmititzeko lana.
Familia giroko faktoreei ez ezik, gizarte aldaketa eta faktore batzuei lotuta ere badago jarrera bortitza. Gizartearen demokratizazioa bera da horietako bat; harreman guztiei eragin die horrek (guraso-haurren artekoei, irakasle-ikasleen artekoei), zaildu egin du helduak lehenago eduki duen zeregin arau-emailea, eta hezkuntzan, gazteei muga gutxi jartzeko joera agertu da. Ondorioz, frustrazioa ez dute onartzen, eta nahi dutena egin ezin dutenean, jarrera bortitza agertzen dute. Beste faktoreetako bat teknologia berrien aurrerapen azkarretan aurki liteke, hortik bortizkeria egoera asko jasotzen baitituzte haur eta gazteek, bai telebistan, bai bideojokoetan, bai Interneten... Hirugarren faktorea izango litzateke nerabeek alkoholarekin eta drogekin daukaten harremana; horiekin gehiegikeriak egiteak badu eragina jarrera bortitzetan. Azkenik, immigrazioaren gorakada legoke; heziketa taldeak gero eta askotarikoagoak dira kulturalki, eta horrek tentsioak sortzen ditu zenbaitetan, eta modu bortitzean amaitzen dira batzuk... Hezkuntza faktoreak aztertuta, lotura batzuk aurkitu dira bortizkeriaren eta eskola porrotaren artean.
Zer esango zenuke eskola jazarpenari buruz: arazo iragankorra da, edo estrukturala eta saihestezina?
Giza jarrera bat bera ere ez da saihestezina, gauza guztiak hezi daitezke eta moldatu.
Nola egin dakioke aurre?
Bortizkeriari aurre egiteko erabiltzen diren estrategien artean, hiru mailatakoak daudela esan liteke: familiakoak, hezkuntzakoak eta gizartekoak. Familia barneko hezkuntzak berebiziko garrantzia du, haurtzaroan eta nerabezaroan barneratzen baitira intolerantziazko jarrerak, gorrotoz beteak betiere (gero oso zaila izaten da onbideratzea). Horiek geldiarazteko, beharrezkoa da familiak goxotasuna eta aitortza eskaintzea; elkarrekin hitz egitea, elkar entzutea eta elkar ulertzea, hori behar da, eta autoritatea ere bai, arau oinarrizko, argi eta koherenteak jarrita; horrez gain, jarrera prosoziala sustatu behar da, eta giza eskubideekiko errespetua. Hezkuntzaren esparruan egin izan diren esku-hartze sistematikoek ere emaitza ona eman dute bortizkeriari aurre egiteko orduan. Gizarte mailako esku-hartzeetan, berriz, ona litzateke gehiago kontrolatuko balute komunikabideetan agertzen den bortizkeria. Telebista eta Internet tresna ahaltsuak izan daitezke gorrotoa eta bortizkeria sustatzeko (web orri askok gorrotoa eta arrazismoa goraipatzen dute), baina, era berean, tresna paregabeak izan daitezke jendea hezteko, enpatiazko jarrerak hedatzeko eta sozializazio positiboa bultzatzeko.
Gero eta joera gehiago dago haurrak berak bakarrik jolas dezan. Hori hola izanik, zer etorkizun eduki dezake jolas kooperatiboak? Jolas kooperatiboak bide asko eta oparoa egin dezake hezkuntza testuinguruetan, eta osagarria izan daiteke banakako jolasarekin (horrek ere baditu bere alde onak haurrak bere nortasuna landu dezan). Nire proposamena hauxe litzateke: hezkuntza ibilbide guztian ezarriko nituzke nik jolas eta ikasketa kooperatibo sistematizatuak, eta jolas mota horrek osagarria izan behar luke bideojokoekin eta ordenagailuko jolas egokiekin. Eta badira horrelakoak ere: batzuetan arrastoen atzetik joan behar izaten da, besteetan modu logikoan arrazoitu behar da misterio bat argitzeko... horiek egokiak izan daitezke adimena eta sormena lantzeko. Helduok aztertu behar dugu gazteentzat erosiko ditugun jolasek zer eduki dituzten, eta irizpide egokiak erabiliz, garapen pertsonalarentzat eta sozialarentzat onak izango diren jostailuak aukeratu behar ditugu. Gure ardura da hori.
Zuk zeuk jolas alternatiboak proposatu dituzu ikuspegi berri hori zertan den erakusteko. Nola sortzen da jolas bat?
Diseinatu ditudan jolas kooperatiboen programetan, betiko jolasak sartu ditut, haur ginenean jolaserako denok erabili izan ditugun horiek, eta lehen zerrendatu ditudan ezaugarriak biltzen dituztenak (parte-hartzea, komunikazioa, kooperazioa edo lankidetza, fikzioa-sormena eta ongi pasatzea). Beste batzuk, berriz, asmatu egin ditut, beste estimulu batzuetatik abiatuz. Gehienetan, jolasarekin zein garapen-alderdi landu edo indartu nahi dudan erabakitzen dut: laguntzea, lankidetzan aritzea, konfiantza hartzea, sormena piztea... eta, jarraian, prozesu horiek zein jarduerarekin landu daitezkeen pentsatzen dut.
"Jolas kooperatiboetan, ez dago zertan beldurrik eduki huts egiteari, ez dago zertan estutu porrot egin dugulako, hori guztia desagertu egiten da jolas mota horretan; aldiz, jokalariei bultzada ematen diete beren buruengan konfiantza edukitzeko"
Probatu dituzu zure haurrekin, ilobekin...?
20 urte baino gehiago daramatzagu jolas hauek probatzen, eta haurrak oso pozik egoten dira jolasean ari direnean, eta, gainera, oso onuragarriak dira haien garapen pertsonal eta sozialerako.
Eta nola erantzuten dute?
Bi hamarkada daramatzagu ikasgeletan jolas kooperatiboak eginez. Ikasturtea amaitzen denean, ebaluazio-galdetegi bat betearazten zaie neska-mutilei. % 90ek nahiago izaten dituzte jolas kooperatiboak, tradizionalak baino (batek irabazi eta besteek galtzen duten horiek baino). Jolas horiek zergatik hobesten dituzten aztertzen dugunean, bitxia gertatzen da ikustea haurrek zer nabarmentzen duten: hobeki pasatu dutela, jolaskideen artean oldarkortasun gutxiago antzeman dutela, frustrazio gutxiago sentitu dutela, hobeki sentitu direla, lagunak egiteko aukera gehiago izan dutela, ikasteko eta parte hartzeko aukera gehiago eduki dutela, eta besteen parean ikusi dutela beren burua, berdintasun harremanean.
Eta zu, zertara jolasten zinen txikitan?
Irakasle jolasekin oroitzen naiz gehien. Zerbaitegatik hautatu dut irakasle lanbidea...
Helduei ere gomendatuko zenieke zuk sortzen dituzun jolasetan parte har dezaten?
Inolako zalantzarik gabe

Zeinu hizkuntza


Zeinu hizkuntza
:  
Hitzak aurpegi-eskuetan
Kode oparo eta aberatsa izaki, zeinu hizkuntza bidez milioi bat lagun komunikatzen dira Espainian

  Espainian ia milioi bat lagunek darabiltela, zeinu hizkuntza ofizial bihurtzeko atetan dago, Europako hainbeste estatutan modura. Neurri horren bitartez, zeinu hizkuntzaz mintzatzen diren pertsonek komunikazioan elkarrekikotasunez aritzeko duten eskubidea aintzat jotzen da eta, aldi berean, aurpegi-eskuen bidez adierazten den mintzaira horren balio linguistiko eta kulturala nabarmentzen da.
Zeinu hizkuntzaz ari gara, ez mintzairaz: ortodoxoen gutizia modukoa dirudien zehaztapen hau egiteari ezinbestekoa deritzogu, komunikatzeko bide horrek soinua ez darabilen arren, sistema linguistikotzat hartua dagoelako. Izan ere, hori ez da gaitasun bat, hainbat gormuturen komunitatek bat-batean sortu eta garaturiko estruktura bat baizik (gainerako hizkuntza guztiekin gertatu den bezala, alegia). Dena den, aho hizkuntzetan transmisioa osatzeko soinua eta entzumena baliatzen dira baina zeinu hizkuntzan mezuen transmisioa keinuen bitartez gauzatzen eta ikusmen bidez atzematen da.
Ez dago hizkuntza bakarra
Jendeak mundu guztiarentzat zeinu hizkuntza bakarra dagoela sinetsi arren, errealitatea arras bestelakoa da. Mundu zabalean baliatzen diren hizkuntzak erregistratzen dituen Ethnologue erakunde pribatuaren azken edizioak 103 zeinu hizkuntza arautu jaso ditu; horietako bakoitzak hiztun gutxi edo gehiago ditu baina denek dituzte hizkuntzatzat joak izateko ezaugarriak. Aho-mintzairarekin gertatzen den bezala, ez da derrigorrezkoa herrialde bakoitzari bere hizkuntza egokitzea. Areago, hiru aho hizkuntzak zeinu hizkuntza bakar eta bera ("amerikar zeinu hizkuntza" deritzona) partekatzen dute Kanadak, Estatu Batuek eta Mexikok, esate baterako. Aho hizkuntzetan bezala, zeinu bidezkoetan ere gizataldeak bereizi eta batzen dituzten dialekto eta argotak bizi dira. Hizkuntza biziak dira, etengabe aldatzen ari direnak eta, halakotzat, premia duten heinean, neologismoak onartzen dituzte. Solasketa antolatzen duen berariazko gramatika ere badute eta, izan ere, hizkuntza hori diskurtso intelektualak, erretorika eta poesia egiteko baliabide izan daiteke.
Ez da mimoa
Zeinu hizkuntzek berariazko ekoizpen eta pertzepzio moduak dituzte. Ideiak edo kontzeptuak adierazteko ez dauzkate mimo keinuak bakarrik. Horrela balitz, pertsona zoli eta azkarra, hizkuntza ezagutu gabe, solasketa ulertzeko gauza izango litzateke. Baina, aho-hizkuntzekin gertatzen den bezala, hura ulertzeko ere ikasketa prozesua bete beharra dago.
Eskuen zeinatze-espazioaren muga bularraren erdialdean dagoen arren, beste hainbat elementuk ere esku hartzen dute komunikazioan, hala nola ezpainen mugimenduak, aurpegiko muskuluak, mingaina, sorbaldak eta burua. Den-denek daukate berebiziko garrantzia, eskuek betetzen dutena bezain handia. Horietan datza, adibidez, esaldi bat galdera, ukazio edo berrespena den bereiztea
http://static.consumer.es/revista/imgs/20060201/mano.jpg  Zeinu hizkuntzak, ahozkoak bezala, berariazko adierarik gabeko unitate elementalen bidez antolatzen dira, elkarri loturik, eta hauek zeinahi kontuz aritzeko balio dute, gauza soil eta zehatzenetik hasita, abstraktu eta korapilatsuenetaraino. Zeinu bakoitzak elementu edo pentsamendu bat adierazten du, horrela erabaki delako. Zeinu bidezko adierazpidea baliatzerik ez badago, hala nola datu pertsonalak (izena, adibidez) transmititu edo hitzen baten idazkera zehazteko, hiztegi daktilologikora (alfabetoaren hatzen bidezko irudikapenera) jo beharra dago. Alfabeto hori komunitatearen hizkuntzari dagokiona da: zeinu hizkuntza ez dira idatzi egiten, gormutu gehienak beren herrialdeko aho hizkuntzan irakurri eta idazteko gauza direlako, besteak beste. Zeinu hizkuntza transkribatzeari dagokiola, hainbat sistema proposatu izan diren arren (mundu akademikotik zetozenak, gehien bat), azkenean baztertu egin izan dira, zeinu hizkuntzek baliatzen dituzten ezaugarri fisikoak atzemateko unean hutsuneak agertzen dituztelako (eskuzkoak bestelako elementuak eta posizionalak, batik bat).
Ikasteaz
Joan den mendeko seigarren hamarkadan, arau batzuen arabera zeinatzearen balio linguistikoa eta aukera anitzak agerian geratu ziren. Horrela zeinu eta keinu bidezko kode horrek "hizkuntza statusa" hartu zuen eta, horri esker, pertsona gormutuen hezkuntza errotik aldatu, hobetu zen. Hortik aurrera, entzuteko zailtasunak zituen haurra zeinu hizkuntzaz jabe zitekeela onartu eta bide horretatik eramatea sustatu zen. Helburua argi zegoen: komunikatzeko tresna horrek balio izan zezan haurraren garapen kognitibo eta linguistikoaren funtsezko pieza gisa. Bistan zen ahozko metodo "hutsak" ikasle gutxituari ez ziola ematen mintzatzeko nahi besteko maila eta, gainera, ez zuela hiztun-entzuleekin komunikatzeko balio; bere hizkuntzaren bidez bere iritzia transmititzeko aukerak, gutxienez, gorreria den gabeziari beste minusbaliotasunik ez gehitzeko parada ematen zion gormutuari.
Haurtzaroko ikasketak haurrari mintzatzen irakasteak baino ahalegin handiagoa eskatzen du baina, era antolatuan egiten bada eta umeari berdinen arteko giroan jarduteko aukera ematen bazaio, sei urte betetakoan bere nortasuna zeinatzean txertatzeko gauza izango da, inongo murrizketarik gabe. Kontua da senideek ere hizkuntza horretan ikasi behar dutela. Ikasketa hori bermatzeko, elkarte eta fundazioek ikastaroak eman ohi dituzte. Ikasketak hiru maila ditu: hastapenekoa eginik, 30 ikastordu eman ondoren, arreta, ikuspen-diskriminazio eta esku-arintasuna berariazko trebeziak ezagutuko ditu ikasleak. Maila ertainean (300 ordu inguru) zeinu bidezko alfabetatze eta zeinatzeaz jabetzen da. Goi maila eginikoan pertsona elebidun irtengo da.
Pertsona gormutu batekin mintzatzeko oinarrizko aholkuak
  • Entzumen alorreko arazoak dituen norbaitekin mintzatu nahi baduzu, ukitu bizkarrean.
  • Eskuak aho aurrean: ezpainak irakurtzea eragotziko diozu.
  • Logikoa denez, ez mintzatu atzetik; hitz egin beti aurrez aurre.
  • Saia zaitez ahoan ez izaten txikle, karamelu edo zigarrorik; gormutuekin ari zarela, horiek ulermena zaildu egiten dute.
  • Mintza zaitez gormutuekin, ahal dela, mezu laburrak baliatuz

jueves, 15 de marzo de 2012

HAURREN SEXUALITATEA

Sexualidad, el bebé descubre el cuerpo

Según la Asociación Española de Pediatría de atención Primaria (AEPap), desde que el niño es capaz de agarrar objetos (en torno a los 5 o 6 meses), es normal que inspeccione y toque sus genitales. Durante los 2 o 3 primeros años de vida, la autoexploración genital forma parte del proceso que sigue el niño para conocer su propio cuerpo. Es normal que al explorarse pueda experimentar cierta excitación, que le lleve al descubrimiento del placer mediante la masturbación.
Tal como apuntan desde la AEPap, la autoestimulación de los genitales por placer es una actividad normal y frecuente en los niños, que puede practicarse a cualquier edad, "pero es muy rara antes de los seis meses". La AEPap detalla que, cuando son más pequeños, los niños pueden frotar sus muslos con movimientos rítmicos de la cadera cuando están boca arriba o "moverse sobre las manos o las rodillas cuando están boca abajo". Más tarde, pueden aprender a frotarse contra algún objeto, como un muñeco, un peluche o el brazo de un sillón.

A partir de los dos años

A partir de los dos años, los niños son capaces de diferenciar entre los órganos genitales de los dos sexos y pueden comenzar la manipulación rítmica de los mismos. Este comportamiento en general provoca alarma entre los padres y les sorprende, puesto que no saben si esta actitud es normal a tan temprana edad o si es un signo de algún tipo de trastorno o problema de su hijo.
Los pediatras Juan Bravo y Manuel Merino, del Centro de Salud El Greco de Getafe (Madrid), señalan que la masturbación esporádica en niños preescolares es una conducta normal y apuntan que "hasta un tercio de los niños de esta edad descubren la masturbación mientras exploran su cuerpo". Esta actitud, tal como matizan estos especialistas, no responde a ninguna causa médica, la mayoría la mantiene porque le gusta, aunque "algunos pueden hacerlo de forma más frecuente si tienen algún problema o se les castiga o presiona para que dejen de hacerlo".

¿Qué se considera un comportamiento sexual normal?

La evaluación sobre el comportamiento sexual del niño, publicada en el año 2009 por la Academia Americana de Pediatría (AAP), apunta los factores clave que determinan si el comportamiento sexual del niño es anómalo y, por tanto, requiere acudir a la consulta de un especialista, ya sea un pediatra o un psicólogo. Estos son: la intensidad (conductas sexuales más prolongadas o más breves) y la frecuencia (número de veces que recurre a la conducta).
En función de estos y otros factores, la AAP clasifica el comportamiento sexual de los niños de dos a seis años en cuatro denominaciones, desde la normal hasta la rara. Según esta clasificación, el comportamiento normal incluye, con una frecuencia transitoria y no muy intensa: tocarse los genitales y masturbarse en público o privado, mirar o tocar los genitales de otros niños y mostrar los propios, acercarse o sentarse muy cerca de alguien o intentar ver los cuerpos desnudos de adultos o compañeros.

Pautas para los padres

Los especialistas en pediatría insisten en que ante un comportamiento sexual normal del niño se deben evitar las reprimendas y los castigos. Es preciso que las familias actúen de acuerdo a sus valores y su estilo educativo e intenten evitar conductas, sobre todo en público, que pueden ser reprobatorias y humillantes. En paralelo, una excesiva atención sobre una acción que en principio sería normal, puede causar el efecto contrario y provocar que el niño se obsesione con ella.
Algunas sugerencias útiles son:
  • Intentar distraerle y desviar su atención hacia otra actividad u objeto que sean significativos para el niño.
  • Explicarle que ese comportamiento se debe llevar a cabo en la intimidad y no en público.
  • Marcarle límites respecto a la manipulación u observación de los genitales de otros niños y mostrar los propios. Señalarle que se entiende su interés, pero que ese comportamiento no es adecuado.
  • Tener en cuenta que, en ocasiones, la masturbación se dirige a liberar tensiones. En ese caso, los padres pueden ayudar a su hijo a buscar alternativas para que libere sus energías.

HAURREN ELIKADURA

Un correcto paso de la leche a la papilla es el primer requisito para enseñar al niño una sana relación con la comida. Para los más pequeños, no se trata sólo de habituarse a los nuevos gustos, sino de afrontar cambios que afectan a su capacidad física, pero también a la esfera psicológica.

Precisamente por esto, es necesario que el paso sea gradual y que la mamá se muestre muy tranquila y paciente.
• No al destete precoz. Es importante no iniciar la introducción de los alimentos sólidos antes del quinto/sexto mes del bebé, y recordar que el destete es un proceso lento, en el que los alimentos deben proponerse de forma gradual para que el niño se habitúe a los sabores.
• No forzarle a comer. Hay que tener siempre presente que el sentido de saciedad y de hambre en los niños está regulado por una especie de reloj biológico innato que debe ser respetado. El apetito del bebé puede variar de comida a comida, de día a día, pero muchos estudios han demostrado que la introducción total de calorías siempre es óptima porque está sujeta a un sistema de autorregulación innato.
• El niño debe instaurar con la comida una relación serena. Por este motivo, es importante que la atmósfera en la mesa sea festiva y divertida: la mamá no debe vivir con demasiada angustia ni expectativas este momento, pues de otro modo el pequeño asociará la hora de la comida con alguna cosa que hay que temer.
• No hay que exagerar con las proteínas. Durante el primer año de vida, el consumo de proteínas animales debe ser mantenido bajo control. Los especialistas afirman que las cantidades óptimas (que pueden variar de niño a niño según la constitución y el sexo) van de los 30 gramos de carne diaria en las primeras papillas, hasta llegar a los 40-50 (que hay que alternar con otros alimentos proteicos como el pescado, los huevos y el queso) dentro del año.

viernes, 9 de marzo de 2012

IKASTETXEA HAUTATZEA

Erabaki zaila, datuak eskuan direla hartu beharrekoa
Haur Hezkuntzako milioi bat ikasle baino gehiago (hiru eta sei urte bitarteko haurrak) lehen aldiz joango da eskolara datorren ikasturtean. Horietatik, gutxi gorabehera %65 ikastetxe publiko edo kontzertatuetara joango dira eta gainerakoa ikastetxe pribatuetara.
  Apirilean eta maiatzean zehar, egokien iruditzen zaizkien ikastetxeetan matrikulatu beharko dituzte seme-alabak guraso askok. Baina, egia esan, aukera ez da oso zabala: irakaskuntza publikoan, familiaren errentak, ikastetxea etxetik hurbil egoteak, neba-arreba gehiago eskola berean izateak baldintzatu egiten dute ikasleak hartzea eta gutxitu egiten da, beraz, gurasoen hautatzeko aukera. Eta ikastetxe pribatu eta kontzertatuei dagokienez, plaza kopuru urria izatea eta gurasoentzat ikastetxe mota horrek dakarren gastua eratu zituen 400.000 pezeta arte urteko eta ikasle bakoitzeko Lehen Hezkuntzan ikastetxe pribatuetan eta batez beste 50.000 pezeta kontzertatuetan; ikastetxe publikoetan, berriz, 15.000 pezeta inguru) izango dira hautaketarako iragazki nagusiak.
Zifra horietan (duela urtebete inguru kalkulatu zituen CONSUMER aldizkariak) honako kostu hauek sartzen dira: eskolatzea, matrikula, homologazio kuota, eskola-asegurua, erizaintza, gelako material galkorra, guraso elkartea eta eskola materiala eta testu-liburuak.
Edozein modutan ere, eta berdin dio ikastetxea pribatua, itunpekoa edo publikoa izan, gurasoak bertara joan eta ikustea komeni izaten da eta baloraziorako datu eta irizpide garrantzitsuak emango dituen informazioa bertatik bertara biltzea: ikastetxeko foiletoetan aurkituko duzu, edo seme-alabak ikastetxe horretara bidaltzen dituzten gurasoekin hitz eginda, edo ikastetxeko arduradunekin solasaldi luze bat izanez... Baina hori ez da guztia; badira beste informazio iturri batzuk ere. Urrutirago joan gabe, CONSUMER aldizkariak gogoeta egin du, hezkuntza arloko hainbat profesional aditu eta ikasleen guraso elkarteak aholkulari hartuta, seme-alabentzat ikastetxea hautatu beharrean aurkitzen diren aita-amek baloratu beharreko alderdi nagusiei buruz.
Txosten honen ondorioak baliagarri izango dira, halaber, euren seme-alaben ikastetxeak eskaintzen duen egiazko kalitatea gutxi gorabehera ezagutu nahi duten gurasoentzat ere.
Publikoa ala pribatua?
Lehen erabakia publiko eta pribatuen arteko aukera egitea da. Baina dilema hori familia askotan gertatzen da: ikastetxe pribatuen tarifak askoz ere handiagoak izateak seme-alabak eskola publikoetara eramatera behartzen ditu hainbat guraso, besterik nahi izan arren ere. Guraso askok, zalantzarik ez, dirua ez bestelako arrazoiengatik eramaten dituzte haurrak eskola publikoetara (ustez irakasleek prestakuntza hobea dutelako edo seme-alabek gizarte maila guztietako haurrekin bizi izateko aukera handiagoa izango dutelakoan); baina bistan da zenbaitek ikastetxe pribatu edo kontzertatuetara bidaliko lituzketela, horrek urtean zehar diru ordainketa handiagoa egitea eskatuko ez balu. Horrenbestez, ikastetxearen hezkuntza proiektua eta bultzatzen dituen baloreak, irakaskuntzaren kalitatea eta etxetik hurbil izatea bigarren mailan geratzen dira, lehen erabakia diruari bakarrik begiratuta hartu behar izaten baita etxe askotan.
Seme-alabak Lehen Hezkuntzako ikastetxe kontzertatu batera bidaltzeak, batez beste, eskola publiko batekoa baino hiru aldiz gastu handiagoa dakar. Eta kopuru horrek larregikoa dirudi kontuan izanik ikastetxe kontzertatuek jasotzen dituzten laguntza publikoek aurrekontuaren %88 arte ordaintzen dutela. Erabat modu pribatuan lan egiten duen ikastetxe batean (diru laguntza ofizialik ez duenean), kopuruak izugarri igotzen dira eta 10 aldiz biderkatzen da ikastetxe kontzertatuaren prezioa eta 25 bider eskola publikokoa.
Bigarren Hezkuntzan zertxobait garestiagoak dira prezioak, baina joera bertsua dago. Hala ere, gehiago ordaintzeak ez du esan nahi seme-alaben irakaskuntzaren kalitatea ere hobea denik: itunpeko ikastetxeen kostu handiek ez dakarte beti kalitate handiagoko eskaintza akademikoa.
Formazio maila Ikastetxe
Bateko ikasleek lortzen duten formazio maila (titularitatea gorabehera), irakasleen kalitatearekin, ikastetxearen gestioarekin eta ikasgaien planifikazioarekin lotuta egon ohi da gehienetan. Funtsezko puntu horien berri izateko, ikastetxeak azken urteetan izan dituen emaitzen berri jasotzea komeni izaten da (ikasle ohien ibilbidea, unibertsitatera iritsi diren ikasleen kopurua, etapa guztiak ematen badira ikasleek selektibitatean izan duten emaitza etab. begiratuz). Eta ikastetxe horretan urte batzuk daramatzaten ikasleen gurasoekin harremanetan jartzea, haurrek jasotzen duten heziketarekin gustura dauden jakiteko. Eta azkenik, gure seme-alaben heziketaz arduratuko diren irakasleei ikustaldi bat egiteak aukera emango digu haien jarrera didaktikoaz, eskarmentuaz eta pedagogikoki erabiltzen duten metodologiaz ohartzeko. Gero eta ohikoagoa da ikastetxeek kanpoko enpresaren baten kalitate sistemak ezartzea, eskolan ematen den irakaskuntzaren kalitate parametroak egiaztatzeko. Galde dezagun aukeren artean daukagun ikastetxeak kalitatearen kontrolerako horietako sistemarik duen ala ez.
Publikoak, pribatuak eta kontzertatuak
  • Ikastetxe publikoak Doakoak. Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) ematen dute. Hezkuntza Ministerioak, udalek, diputazioek, autonomia erkidegoek edo patronatu publikoek kudeatzen dituzte. Behar adina plaza ez baldin badago, gurasoek ez dute ia hautatzeko aukerarik izaten. Administrazioak ezarritako onartze-baldintzak betetzen dituzten ikastetxeetara joateko aukera bakarrik izaten da. Gehienetan, ikastetxe pribatu eta kontzertatuetan baino ikasle gutxiago izaten da gela bakoitzean. Eskola publikoa laikoa da: erlijioko ikasgaia aukerazkoa da.
  • Ikastetxe pribatuak Pertsona pribatu batek, fisiko nahiz juridikoak, kudeatzen ditu. Heziketa ikasleen gurasoek finantzatzen dute, hezkuntzako maila guztietan. Ikastetxeek LOGSEren pauten barruan, hautazko ikasgaiak, irakaskuntza metodoak, funtzionamendu arauak eta eskolako eta eskolaz kanpoko kultur ekintzak ezartzeko aukera dute. Irakaskuntza maila guztiak ematen dituzte. Euren ideiak ezartzeko baimena dute, baldin eta Espainiako Konstituzioa eta irakasle, guraso eta ikasleen eskubideak errespetatzen badituzte.
  • Ikastetxe kontzertatuak Ikastetxe pribatuak dira, baina diru publikoak kostuen zati handi bat ordain dezan Administrazioarekin hitzarmenak dituzte. Ikastetxe bakoitzean gela kopuru jakin bat hitzartzen da, baina gehienetan ikastetxeko gela gehienei eragiten die hitzarmenak. Hezkuntza eta Kultura Ministerioaren arau jakin batzuk errespetatu behar dituzte (ikasleak onartzeko irizpideak, gela bakoitzeko gehienezko ikasle kopurua, matrikulazioa tramitatzeko epeak...). Batez ere Lehen Hezkuntza eta DBH ematen dute, (ia) dohainik. Haur Hezkuntzako mailak gehienetan ez dira kontzertatuak izaten. Baina, maila guztietan, zerbitzu osagarriak (jangela, garraioa, eskolaz kanpoko ekintzak, guraso elkartea eta beste partida txiki asko) gurasoek finantzatzen dituzte ehuneko ehun. Ikastetxe kontzertatu gehienak ikastetxe erlijiosoak izaten dira eta ikasleen heziketan ideia propioak jarraitzen dituzte.
Atzerriko hizkuntzak
·         Espainiako Estatuan oso atzera gaude oraindik atzerriko hizkuntzen ezagutzari dagokionez eta horixe da, hain zuzen ere, ikastetxe publiko zein pribatuen erronka handienetako bat. Ikastetxe askotan bigarren edo hirugarren hizkuntza gero eta lehenago sartzen den arren, oraindik astean oso ordu gutxi eskaintzen zaizkio diziplina horri.
·         Egiaztaturik dago ikastetxean 6 urtetik 18ra bitartean astean hiru orduz atzerriko hizkuntza bat ikasi duen pertsonak hutsune handiak izaten dituela hizkuntza horretan moldatzeko, batez ere ahozko espresioan. Horregatik, oso positiboa da ikastetxe batek atzerriko hizkuntzari Administrazioak ezarritako orduak baino gehiago eskaintzea eta eskolaz kanpo hizkuntza hori indartzeko ikastaroak edo ikasitakoa hobetzeko atzerriko egonaldiak antolatzea (udan edo ikasturte osorako).
·         Hizkuntzak, ikastetxe elebidunetan.
·         Bi eratako ikastetxe pribatu elebidunak daude: estatuko ikasketa plana jarraituz gaztelania beste hizkuntza batekin bateratzen dutenak eta beste herrialde bateko ikasketa plan ofiziala ematen dutenak. Bigarren horietan bermaturik dago bigarren hizkuntza (atzerrikoa) ikastea, baina kostua oso handia da ez dago edozeinen esku.
·         Ikastetxe elebidunaren aldeko aukera egiten bada, interesgarria izango da gaztelaniaz zenbat eskola eta beste hizkuntzan zenbat emango diren jakitea, hizkuntza horiek sartzen zein adinetan hasiko diren eta zein mailatan sartuko diren.
Ikastetxearen filosofia, giroa eta irudia
·         Ikasleek jasoko duten prestakuntza akademikoaren berri izatea bezain garrantzitsua da zein ingurunetan heziko diren jakitea. Ingurune hori ezagutzeko eta zein printzipio eta balore irakasten duten jakiteko, urte batzuk ikastetxean daramatzaten ikasleen gurasoekin harremanetan jartzea komeni da, ikasleen arteko elkarbizitza ona den eta ikastetxean bizi den ikasketa giroa egokia den etab. jakiteko.
·         Eskolak ez ditu ezagupenak bakarrik transmititzen; gurasoengandik jasotzen duten heziketa osatuz pertsonak hezteko funtzioa ere badu eskolak. Horri buruz ere hezkuntza erreforma bat egiten ari dela esan genezake, zeharkako gaiak edo curriculum soziala alegia. Pertsonaren heziketa osoa bultzatzea da helburua eta horretarako, moral eta gizabidezko gaiak sartu dira, hala nola bakerako heziketa, osasunerako heziketa, sexu heziketa, ingurumenari buruzkoa, kontsumokoa, bide-heziketa... Gurasoek sakon ezagutu behar lukete ikasgelak zein ikuspegiren arabera arautzen diren eta nola lan egiten den. Zuzenean ikastetxeko irakasleekin hitz egitea da onena eta curriculum sozialaren kontzeptua nola lantzen duten zehazki azaltzea eskatu.
Ikastetxe laikoa edo erlijiosoa
·         Ikastetxe erlijioso gehienak kontzertatuak edo pribatuak izaten dira. Ikastetxe erlijiosoak entitate konfesional batek zuzendu ohi ditu eta hezkuntza proiektu propioa izaten dute (balore kristauetan orientatua), beti ere LOGSEren izpirituaren eta letraren barruan. Irakasle batzuk (gero eta gutxiago) ikastetxea zuzentzen duen ordena erlijiosokoak dira. Ikastetxe laiko pribatuetan, portaera arauak eta hezkuntza proiektua ikastetxe bakoitzaren ideien araberakoa izaten dira. Balore moralak ez dira bigarren mailan geratzen, baina alderdi erlijiosoa albora uzten da eta, beraz, hala nahi duen ikasleak aukera dauka balore erlijiosoetan hezteko eta nahi ez duenak balore unibertsalen aldeko aukera egin dezake. Egokiena (ezinbestekoa izan ez arren) gurasoen bizi izateko eta pentsatzeko eraren eta ikastetxearen ideien artean koherentzia izatea da, horrela ez baitzaie seme-alabei nahasterik sortuko.
Ibilbidea eta prestigio soziala
·         Ikastetxeak historia luzea izatea positiboa izan daiteke, eskarmentua eta irakasleen nolabaiteko batasuna eta jarraikortasuna erakutsiko lukeelako. Baina alferrik da irakaslerik onenak edukitzea urtero berriak sartzen badira, ikastetxearen filosofia eta metodologia didaktikoaz busti beharko baitute horiek.
·         Horregatik, gomendagarria izaten da ikastetxearen oinarri batek, hezurdurak -ikasle zein kudeatzaile edo lanerako estiloen aldetik- nolabaiteko egonkortasuna izatea, denboran zehar irauten duen ibilbide horrek nekez aldatzen diren tradizioei alferrik eustea ere ekar dezakeen arren. Malgutasun eza, horrenbestez, negatiboa izan daiteke ikastetxearentzat eta garai eta metodologia berrietara egokitzeko beharrezko diren aldaketa prozesuetan geldotasuna eragin dezake. Horrenbestez, egonkortasuna eta berrikuntza bateratzen dituen oreka izango da eskolako kalitatearen gakoa. Ez da ahaztu behar ikastetxeek ere izaten dituztela zikloak eta garai hobeak eta okerragoak. Hori dela eta, ikastetxeak ospea eta tradizioa izan arren, bisitatu eta prestazioei buruzko informazio zehatza eta eguneratua biltzea komeni da.
Irakasleak
·         Irakasleen egonkortasuna funtsezkoa da ikastetxe baten hezkuntza lanaren sendotasunerako. Izan ere, ikastetxe baten hezkuntza proiektua irakasle bakoitzaren ideia konkretuen gainetik badago ere, heziketan zeregin estrategiko funtsezkoa dute hezitzailearen jarrera pertsonalek eta ikaslearen aurrean duten portaerak eta baita planteamendu pedagogiko berriak sartzeko jarrerak ere. Urteetan zehar osatutako taldea lortzen denean eta behar bezain prestazio ezagunak eta kontrastatuak eskaintzen dituenean lortzen da irakasleen egiazko kalitatea. Baina irakasleen larregizko higiezintasuna zurruntasun, konformismo eta dinamikotasunik ezaren adierazle ere izan daitezke.
·         Azken bost urteetan ikastetxean lan egin duten irakasleen portzentajea hartzen da ikastetxe bateko irakasle-talde egonkorra neurtzeko. Ikastetxe bat egonkorra da zentzu honetan pertsonalaren %75 azken bost urteetan plantilan egon denean. Espainiako estatuan ikastetxeen %70ek betetzen du baldintza hau.
·         Irakasleen prestakuntza maila da beste kontu bat. Gurasoentzat ez da erraza kalitate profesionalari buruzko informazioa lortzea (titulazio akademikoa, trebezia didaktiko eta pedagogikoa, irakaskuntzako esperientzia...), baina beti egin daiteke zerbait. Alderdi horretan aurrera egiteko biderik onena ikastetxea kudeatzen duenari zuzenean galdetzea da.